XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adierazpen biak konparatzen baditugu izan behar duela ikusten da; beste modu batez idatzia: .

A eta B galaxiek elkarrengandik urruntzeko behar izan duten denbora Hubble-ren konstantearen balioaren alderantzizkoa da, azken adierazpenean agertzen denez.

Laburbilduz, une batetan zatiki guztiak elkarren gainean egon ziren, gero urruntzen hasi zirelarik.

Une horretan, gauza gehiegi sinplifikatzea bada ere, leherketa haundia gertatu zela esaten dugu.

Leherketa hau noiz gertatu zen, edo adinaren arazora itzultzen bagara, esan behar dugu adin hori ez dela adierazpenetik lortzen duguna gure unibertsoa uniformeki hedatzen ez delako.

Azken batez, T-ren balioa Hubble-ren konstantearen eta kurbaduraren funtziopean egongo da, segidan ikusiko dugun moduan.

a) kurbadura negatiboa denean.

Kasu honetan eboluzioaren ekuazioa honela idaz daiteke: Kurbaduraren modulua handia bada lehenengo batugaia arbuiagarria da bestearekiko.

Dentsitatearen aldaketaren efektua oso txikia da eta Hubble-ren konstantearen funtzioaren itxura, orduan, honako hau da: (...).